FORMAKUNTZA GUNEAK

.

 

BILBAO

ERAKUSKETA GUNEA ETA TAILERRA

TADEHn Formakuntza eta erakusketarako areto bat daukagu gue teknologiak Europako GKE-ei (ONG) helarazteko intentzioarekin.

GKE-ek era praktiko batez teknologiak ikusi, ausnartu, ikertu, ikasi eta frogatu ditzakete beren proiektuetan zein teknologia ezarriko duten erabaki aurretik.

IKASTAROAK

Eskola mugikorra garen aldetik bai Bilbon eta bai beste herri batzuetan egiten ditugu ikastaroak. Ondorengo bideoan Cooperagua elkartearekin ponpa ikastaro bat egin genuen Madrileko Unibertsitate Politeknikoan, bertara zenbait GKE hurbildu ziren, hoien artean: AUARA, OAN International , Accion Maaya eta Zerca y Lejos.

GRADO BUKAERAKO PROIEKTUAK

Euskal Herriko Unibertsitatearekin eta Mugarik Gabeko Ingeniariak taldearekin lankidetzan dihardugu ikasleei garapenerako lankidetza sustatzen dituzten proiektuak eskeini ahal izateko, horrela, proiektu teknikoei ikuspuntu soziala ere gehituz.

.

 

BOLIVIA

Bolivian, Titicaca aintziratik gertu, Puerto Perezen, EMASen jatorrizko elkartea dago eta bertan da, zuzendari lanetan, Wolfgang Buchner.

Formakuntza gune bat izateaz gain ikerkuntza eta froga leku bat ere bada, beti ere, inguruan bizi diren auzokideen laguntzari esker.

ESKOLAREN ERAIKUNTZARI BURUZKO BIDEOAK

.

 

SIERRA LEONA

2011. urtetik Sierra Leonarekin elkarlanean ari gara. 2014. urtean eraikitzen bukatu zen bertako formakuntza eskola eta honi esker ikastaro ugari egin ahal izan dira. Lantoki bat, biltegia eta ikasleek bertan lo egin ahal izateko logelak ere baditu.

Honez gain, bertan badago unitate ibiltari bat, honek EMAS tekonolgiak auzo isolatuenetara ere helarazteko aukera ematen du.

Dagoeneko, eskolatik igaro diren ikasleek 700 putzu baino gehiago egin dituzte euren herrietan.

 Crossing formakuntza gunea, Sierra Leona

Crossing formakuntza gunea, Sierra Leona