URAREN ESKOLA MUGIKORRA
Autohornikuntza irakaskuntzaren haritik
Garapen bidean dauden herrialdeetako pertsonek ura eta saneamendua euren kabuz lortzeko teknika errezak ikas ditzaten laguntzen dugu. Tokian tokiko materialen erabilera eta eraikuntzan bertako familien partehartzeak egindakoaren kontserbazio eta mantenua bermatzen du.
Horrez gain, eraikuntzen kostu txikiak ahalbidetzen du bertakoek teknika errez hauek ikas ditzaten, eta behin ikasita profesional gisa jardun ahal izatea. Profesional hauek ingurukoei ura lortzen lagunduko diete diru kopuru txiki baten truke. Funtzio bikoitza betetzen da beraz, enplegua sortzen da baztertutako eremuetan eta osasuna, elikadura eta orohar bizi-baldintzen, hobekuntza ere lortzen da.
Babesleak: EB, gobernuz kanpoko erakundeak eta familiak
Europar Batasunak eta Welthungerhilfe gobernuz kanpoko erakundeek teknika hauek babesten dituzte. Horrez gain, Water Supply Network, landa eremuetan uraren horniduraz arduratzen den sare nagusia, ikerketak egin ditu tekniken jasangarritasuna bermatuz.
HELBURUA
TADEH, EMAS eta gure Helburua
TADEH 2014tik Espainiar estatuan EMASen ordezkaritza gara. EMAS (Uraren Eskola Mugikorra eta Sanemanedua gaztelaniaz) Bolivian sortu zen 80. hamarkadan. Wolfgang Buchnerek sortu zuen eta bolondresen lanarekin egin du aurrera. Familiek euren kabuz ur garbia lor dezaten da gure helburu nagusia.
“Egiten ikastea” da erarik hoberena teknika hauek barneratzeko. Lagungarri gisa eta sistema hauek mundu osora zabaltzeko asmoarekin, edonork eskura ditzakeen gidaliburuak eta interneten dauden bideo tutorialak egin dira, eraikitze prozesua erraztu ere egiten dute. Gainera, guk garatutako teknologien parte bat, hala nola, eskuzko ponpa eta zulaketa sakonerako teknika (100m), patentatu egin dira edonork erabili ahal izateko.
Eraikuntza teknika errezak + formakuntza eta ahalduntzea
=
Biztaleriak saneamendu eta ura euren kabuz lortzeko gaitasuna
AZKEN HELBURUA
Nazioz kanpoko erakunde bezala desagertzea gure beharrik jada ez dagoelako
Gure azken helburua guk garatutako teknikak eta jasangarriak diren beste batzuk irakaskuntza sistemetan txertatzea litzateke, beste lanbide bat bezala.
Mundu bat nahi dugu non, gizabanako guztiek ur garbia era errez batez lortzeko gaitasuna duten, honek pertsona gisa garatzea ahalbidetzen du eta ondorioa gu, gobernuz kanpoko erakunde bezala, desagertzea litzateke.
Milioi erdi pertsonatik gora dute ur garbia lortzeko gaitasuna.
Lanean daramazkigun 30 urteetan 500 pertsonek ikasi dituzte EMAS teknikak eta horiek erabiliz 60.000 ur putzu, euri-ura biltzeko 6000 biiltegi eta 100.000 ponpatik gora eraiki dira
Eskola “mugikorra” garen einean beharra dagoen munduko edozein lekutan egiten dugu lan eta jarraitasun batekin gure formakuntza guneetan Bolivian, Sierra Leonan eta Bilbon.