JARDUERA EGUNA! Joan den larunbatean, urtarrilak 8, Derioko gure lan-eremuan erakustaldi txiki bat egiten aritu ginen. Bertan, hainbat boluntariok, bazkidek eta gure lanean interesa zutenek bertatik bertara ezagutu ahal izan zuten nola zulatzen den putzu bat EMAS metodoarekin eta nola instalatzen den PVC eta kanikekin egindako ur-ponpa bat.